Adikzioei buruzko Baliabideen Direktorioa eta Mapa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ekimena da, eta interesa duten pertsona guztiei Euskal Autonomia Erkidegoan droga-mendetasunen arloan diharduten erakunde eta zentroei buruzko informazioa zentralizatzeko eta eskaintzeko sortu da.
Direktorioa eta mapa etengabe eguneratuko den iturri bizia izateko asmoarekin sortu da, alde guztien parte-hartze aktiboa izango duena. Horregatik, Direktorioko kide izan behar duzula uste baduzu baina ez bazara, edo linean agertzen den edozein datu eguneratu edo aldatu nahi baduzu, mesedez, jar zaitez harremanetan SIIS-Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuarekin: