Zer da direktorioa eta mapa?
Adikzioei buruzko Baliabideen Direktorioa eta Mapa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ekimena da, eta interesa duten pertsona guztiei Euskal Autonomia Erkidegoan droga-mendetasunen arloan diharduten erakunde eta zentroei buruzko informazioa zentralizatzeko eta eskaintzeko sortu da.
Direktorioa eta mapa etengabe eguneratuko den iturri bizia izateko asmoarekin sortu da, alde guztien parte-hartze aktiboa izango duena. Horregatik, Direktorioko kide izan behar duzula uste baduzu baina ez bazara, edo linean agertzen den edozein datu eguneratu edo aldatu nahi baduzu, mesedez, jar zaitez harremanetan SIIS-Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuarekin:
- 943 423 656
- documentacion@drogomedia.com
Laguntza behar duzu eta ez dakizu nori galdetu edo nora jo?
Egin zure kontsulta 24 orduko arreta-telefonoan edo Eusko Jaurlaritzak zure eskura jartzen dituen adikzioen tratamendurako eta orientaziorako beste baliabide batzuetan.
Kontsumoarekin lotutako arriskuak ezagutu ahal izango dituzu, drogen gehiegizko kontsumoaren edo portaera-adikzioen arazoari nola heldu jakiteko aholkuak jaso, prebentzio-baliabideak eta -programak ezagutu, eta zure etxetik gertu informazio asistentziala eta tratamendua eskatu ahal izango dituzu.
- Osakidetzaren Osasun Aholkua. 24 orduko arreta:
- 900 203 050
- Erdu Programa. Adikzioetan arreta telematikoa:
- 945 14 37 20 (Jeiki Fundazioa - Araba)
- 944 431 021 (Etorkintza Fundazioa - Bizkaia)
- 944 795 783 (Gizakia Fundazioa - Bizkaia)
- 943 473 864 (Agipad - Gipuzkoa)
- Osakidetzaren erretzeari uzteko telefono-zerbitzua:
- 944 007 573
- Eusko Jaurlaritzaren ludopatiaren arretarako telefono-zerbitzua:
- 900 840 433
- Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen posta-elektronikoa:
- adicciones@euskadi.eus
- "Bizi tabakorik gabe" APP-a. Osakidetzaren tabakismoa gainditzeko terapia konbinatua:
- https://osakidetza.com.es/app-vive-sin-tabaco/
- Zaindu webgunea. Alkoholari buruz eskeintzen duen:
- https://zaindu.drogomedia.com/es/?i=1
- Toki-mailako prebentzio taldeak.